HELENA SANTANO

1994an lizentziatu zen Arte Ederretan Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean (Bizkaia)     
1992-1993 Erasmus beka bat lortu zuen.  Parisko Arte Ederren Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1991etik hona erakusketa ugari egin ditu, hona aipagarrienak:  1991. “Araba Aretoa” (Gasteiz). 1993, Bilbao Bizkaia Kutxako Erakusketa Aretoan. Urte horretan bertan, Parisko Ecole Superiere de Beaux-Arts-eko “Gauche” galerian. 1997an parte hartu zuen Bilboko Emakumek antolatutako “El Puñalito” izeneko taldekako erakusketan. 2000an, Lekunberriko “Mitxausenea” kulturgunean. 2006an Altsasuko Iortia kulturgunean- 2008an, Madrilen. 2014an Beasaingo Aterpe tabernan. 2014an, Iruñeko Txoko Feministak antolatutako taldekako erakusketa batean. 
 
1990 eta 1991n hautatu zuten Nafarroako Artista Gazteen Lehiaketan.  1991n, Lemoako (Bizkaia) Arte Plastikoen lehiaketan hautatu zuten. Fakultate eta Goi-mailako Arte Eskolen III. Bienalean, Bartzelonan, bere lan bat, “Instalazio bat” hautatua izan zen. 1994an bere bi eskultura hautatu zituzten Nafarroako Artista Gazteen Lehiaketan. Iruñeko Aire Zabaleko Lehiaketan bi aldiz hautatu dute, 2000an eta 2002an. 2014an lehendabiziko saria lortu zuen Altsasuko Festen Kartel Lehiaketan. 
 
Gaur egun, bide berriak ikertzen jarraitzen du, berak “action painting” izena ematen dionaren bitartez. Musika elektronikoa erabiltzen du horretarako, bere obraren antz handia izateaz gain, osatu egiten duelako. Artista hauen obrak baliatzen ditu: Cristain Varela, Bando, Marco Bailey eta Dj Jurgi, besteak beste.                                                                  
 
 
 
 

 

ROSA ARNANZ

1958- Altsasu (Nafarroa)
1974-1979. Zeramikako prestakuntza, Iruñeko Arte eta Lanbideen Eskolan. 
1985-1988. Zeramika-klaseak eman zituen Agurainen (Araba)
1989-2014. Zeramika-klaseak eman zituen Miranda de Ebron (Burgos)
1987-2002 Honako hauetan parte hartu zuen:  Zeramika-azokak:  Zaragoza, Donostia, Iruñea, Gasteiz, Logroño…
1987-Taldekako erakusketa Gasteizen.
1988-Taldekako erakusketa ibiltaria Nafarroan zehar
2002-Banakako erakusketa Altsasuko Iortia kulturgunean
Erakusketa Arke taldeko kide gisa Gasteizen.
1990-Lehendabiziko saria zeramika modalitatean, Zalduondoko (Araba) artisautza-lehiaketan. 
1991-Beka bat eman zioten ZERAMIKARI APLIKATUTAKO SERIGRAFIA-TEKNIKAK proiektua garatzeko. 
1992-Beka bat eman zioten honakoa ikertzeko: TOKIKO LOHIAK TENPERATURA ALTUKO ESMALTE GISA APLIKATUTA

 

KOLDO ARNANZ

 
Arte Ederretan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan. 1991n Marrazki eta Pintura ikastaroa egin zuen Florentzian (Italia). Hainbat ikastarotan parte hartu du, hauek emandakoak: Juan Luis Goenaga, Jose Luis Zumeta, Clara Gangutia eta Antonio López. 
 
1989ko Nafarroa Oinezeko logotipoa diseinatu zuen. 
 
1990, 1991 eta 1992 urteetan Altsasuko festen kartel lehiaketa irabazi zuen. 2004an, Beasaingo XIII. Aterpe Pintura Lehiaketa. 2006 eta 2007 urteetan, “Mugarri estaliak” izeneko erakusketa—Pintura, poesia, musika— honako toki hauetan antolatu du: Durango, Zarautz, Iruñea, Altsasu, Viana, Arrasate eta Bartzelona. 1992tik hona hainbat erakusketatan hartu du parte, banakakoak nahiz taldekakoak, honako toki hauetan: Zumaia, Lizarra, Beasain, Donostia eta Altsasu. Era berean, parte hartu du 2006, 2007, 2009 eta 2011 urteetan parte hartu du Nafarroa Oinezek antolatutako erakusketetan. 
 

 

LALI BURGOA

DATU AKADEMIKOAK
 
UPR (Errekaldeberriko unibertsitate popularra). BILBOBILBO
Udalaren Margo Tailerra. BILBO
Euskal Akuarelisten Elkarteko Akademia (3 urte). BILBO
Arte Erreprodukzioen Museoa. BILBO
BANAKAKO ERAKUSKETAK
1988. Torrevillela Erakusketa Aretoa. MUNGIA
1989.- Juan Larrea Erakusketa Aretoa-BILBO
1989.- Juan Larrea Erakusketa Aretoa-BILBO
1998.- Igeretxe Hoteleko Erakusketa Aretoa-GETXO
1999.- Gaztelu-Itsasargiko Aretoa-CASTRO URDIALES
1999.- Lemoizko Kultura Aretoa (Aramintzako portua).
1999.- American Prints-BILBO
2.000- AENA-SONDIKA Erakusketa Aretoa
2005.- AREA-IRUÑEA formatu txikiko galeria
2006.- IRUÑEKO Kasino Nagusia
TALDEKAKO ERAKUSKETAK
1990.- Villasuso Jauregia- GASTEIZ               
1990.- Berreinkuako kultura aretoa-BILBO           
1991.- Calahorrako udal museoa                             
1992.- Barreinkuako kultura aretoa- BILBO                
1994.- Gernikako kultura aretoa-BIZKAIA              
1994.- Juan Larrea Aretoa-BILBO                
1994.- Juan Larrea Aretoa-BILBO                
1994.- Juan Larrea Aretoa-BILBO                
1998.- Erreka Aretoa-2000. BILBO                 
1998.- Juan Larrea Aretoa-BILBO                 
2000 .    Alondiga Zaharreko eraikina-BILBO                  
2001.- Montehermoso kulturgunea- GASTEIZ  
2002- Juan Larrea Aretoa-BILBO                 
2003 Felix Ferreras Aretoa- TUTERA          
2007- AKROS GALERY aretoa. BILBO           
20007 NERBIOI KASINO HANDIA-BILBO        
2009- AKROS GALERY aretoa. BILBO         
 

BEATRIZ DE LA VEGA

Beatriz de la Vega Arte Ederretan lizentziaduna da. Urdiainen bizi da, eta gaur egun margotu eta Selvas Mágicas izeneko bere markarako produktuak sortzen ditu.  Hainbat pelikularen dekorazio-taldean lan egin du, eta bi film labur idatzi eta zuzendu ditu. 
Obrak
Bere lanen gaiak natura, landareak eta animaliak dira, era guztietako paisaietan; estiloa naif izatetik gertu egon daiteke, kolore sutsuak erabiltzen baititu, puruak, distiratsuak. 
Teknika errotulagailutik ordenagailura doa, eta oihalen gaineko akrilikoa eta serigrafia erabiltzen ditu, bai eta hormetan egindako margo dekoratiboa ere.  Berak egindako kamisetak urteak daramatzate dendetan, azoketan eta telebistan, eta orain Altsasun denda bat zabaldu eta bideo batzuk egin nahi ditu. 
 
 

 

JOKIN ALEGRIA

Iruñeko hainbat akademiatan ikasi dut eta Antonio Lopezen ikasle izan naiz 2013ko “Maestros de la Figuración” tailerrean. Tailer horretan margolariak berak nik egindako erretratua hautatu zuen.  Nire lanak erakusgai egon dira Iruñeko Orizuru Galerian. Halaber, hainbat talde-erakusketatan parte hartu dut, hauetan: Lakuntzako udaletxean, Burlatako kultur etxean eta Altsasuko Iortia kultur gunean egindakoetan (talde-erakusketa batean eta bakarkako erakusketan).  
Lakuntzako festen kartel lehiaketako lehendabiziko saria irabazi dut zazpi aldiz. 
 

TXUSPO POYO

Txuspo Poyo Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziaduna da.  2001ean Marcelino Botín Fundazioak beka bat eman zion New Yorkeko ISCPeko egoitzarako (Internation Studio and Curatorial Program), eta CADAn (Teknologia berrietarako Zentroa) ikasiko du, New Yorkeko unibertsitatean.  2006an, Arte y Derecho Fundazioak eta Valentziako Arteen Fundazioak diru-laguntza bat eman zioten Delay Glass proiektua gauzatzeko.  Urte horretan bertan Euskal Herriko Gure Arte Saria jaso zuen.  2008an Union Fenosa Saria jaso zuen.  Bakarkako erakusketak ere egin izan ditu honako toki hauetan: Gasteizko Artium Museoa, Leridako La Panera Zentroa, Costa Ricako Arte y Diseño Museoa eta Bartzelonako Montcada Aretoa. 
 
 

DORA SALAZAR

Altsasu (Nafarroa), 1963. Emakumearen unibertsoa islatu nahi duen euskal eskultorea da.  Bere karrera profesionalean hiri garrantzitsuetan egin ditu erakusketak, hala nola, Madrilen, Donostian, Bilbon, Indianan, New Yorken edo Erroman. Dora Salazarrek Bilboko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen eta eskulturari buruzko doktoretza-ikastaroak ere egin ditu bere prestakuntzaren osagarri.  Bere lehendabiziko lanak hondamaterialekin egin zituen, baina, geroago, emakumearen irudia interesatuko zaio. Bere obra toki askotan dago ikusgai, hala nola, Nafarroako Arte Ederren Museoan, Bizkaiko Saez de Gorbea Fundazioan edota Arabako Arte Ederren Museoan. Besteak beste honako sari hauek jaso ditu: Gure Artea Eskultura lehendabiziko saria, Strasbourgeko L´Art Cotemporain Nazioarteko Erakusketaren Saria edo Zarauzko (Gipuzkoa) Itsas Pasealekurako Eskultura lehendabiziko Saria. 
 

 

ASUN GOIKOETXEA

Asun Goikoetxea Bakaikukoa da (Nafarroa).  Arte Ederrak ikasi zuen, Bilbon,  1981etik 1986ra bitartean. Han egin zituen bere lan piktoriko gehienak eta hainbat erakusketa ere egin ditu.  Gaur egun Parisen bizi eta lan egiten du. 
 
 
Hainbat urtez bere lana argiarekiko sentikortasuna duen emultsio baten gainean egindako ikerketa baten ondorioa izan zen, heliografikoa hain zuzen.  Bere margoak ez daude pinturaz eginda, baizik eta argi naturalarekin eta kimikoekin, eguzki-fotogramak balira bezala.  2004an erakusketa bat egin zuen, garai horretako lan esanguratsuak biltzen zituena. Lunáritas izena zuen eta Nafarroako Museoan izan zen. 
 
 
2006. urtetik hona marrazkigintzan murgildu da, teknika desberdinen arteko mugak ikertzeko aukera gisa.  Marrazkigintzatik abiatuta, beste bitarteko batzuk erabiltzen ditu, hala nola, serigrafia, instalazioa edota eskultura.  Duela gutxi “Burkariak” izeneko serigrafia liburua egin du. 
 
 

 

ITXASO ALZELAI

Itxaso Altzelai Urdaniz, Altsasun jaioa 1988.urtean. Artista plastikoa eta Hezitzailea.
Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko unibertsitatean 2010ean,nire ikasketen gehigarri bezala, Ikerketa eta Sormena Artean masterra (Doctoretza programa) 2011an eta hezkuntzako graduondokoaren bidez ( Derrigorrezko bigarren hezkuntzako, batxilergoko, lanbide heziketako eta hizkuntzen irakaskuntzako irakasle prestakuntza) 2014ean. 
Talde erakusketa ezberdinetan parte hartu izan dut,  Bilboko Rekalde Aretoan, Getxoko Kultur-etxean, Iturramako CIVIVOX (Iruña) eta Altsasuko Arte Garaikideko Azokan, besteak beste.

 

JOSE RAMON ANDA

José Ramón Anda (Bakaiku, 1949) tailugile eta ebanisten familia batean hazi zen; beraz, laster ezagutu zituen egurrak eraikuntzarako ematen dituen aukerak. Egurra beti ageri da bere ingurune naturalean, bere gaztaroan eta bai eta gaur egun ere.  
 
Madrilgo San Fernando Arte Ederren Eskolan ikasi zuen, 1970etik 1974ra bitartean, eta urte horietan gizakiaren gorputzaren irudikapen espresionistan jarri zuen arreta osoa.  1974an Erromako Arte Ederren Espainiako Akademiak beka bat eman zion, eta han egon zen 1975eko udaberrira arte. Bertan gertutik ezagutu zuen bai eskultura klasikoa, bai XX. mendeko artista italiar ospetsuena —Giacomo Manzú, Marino Marini eta Arturo Martini—, eta horiek guztiek eragina izan zuten bere obran.  Bere eskulturan oso nabaria da Jorge Oteizaren eragina. Oteizaren espazioaren eta eskultura lanaren gaineko teoriak antzematen dira, neurri handi batean, Andaren obran.  Halaber, nabarmena da beste bi artisten eragina: batetik, Walter Gropiusen ikasle den Max Billen eskultore, diseinatzaile eta arkitekto suitzarrarena, eta, bestetik, beste eskultore euskaldun batena, Eduardo Chillidarena alegia. Chillidaren perfekzio formala eta materiarekiko errespetua miresten ditu Andak. 
 
 

 

ARGIÑE BERASTEGI

Prestakuntza akademikoa
2013-2014
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzako Ikasleen
Prestakuntza Masterra
Euskal Herriko Unibertsitatea, Leio
2002-2008
Arte Ederretan Lizentziatura
Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioa
2000-2002
Batxilergo Tegnologikoa
Askatasuna Institutua, Burlata
1987-2000
Derrigorrezko Hezkuntza
Paz de Ziganda Ikastola, Atarrabi

Esperientzia profesionala

2004 Praktikak Guggenheim Museoa, Bilbo ,Bisita gidatuak eta umeekin tailerrak.
2010/11 Mendialdea Ikastetxe Publikoa, Berriozar. Margoketako monitorea.
2011/12 Virgen Blanca Ikastetxe Publikoa, Uharte. Margoketako monitorea.
2011/12 Sarrigururen Ikastetxe Publikoa, Sarriguren. Margoketako monitorea.
2008/12 Academia de dibujo y pintura Conchita Bardají, Burlata. Marrazketa eta Margoketa Irakaslea.
2012/2013 Arbizuko Udala. Zahar-berritze irakaslea eta festetan txikien monitorea.
2009/14  San Donato Eskola Publikoa, Etxarri-Aranatz. Margoleta, buztingintza, dantza eta antzekiko monitorea.
2014 Praktikak Armentia Ikastolan.Masterrerako Praktikumaren parte bezala.

 

ITZIAR NAZABAL

Arte Ederretan lizentziatua EHUn. Teknikak eta materialak ondo ezagutzen ditu. Bere denboraren zati bat irakaskuntzari eskaintzen dio, betiere ikerkuntza alde batera utzi gabe. Gogoz lantzen ditu bere artelanak, aurrerantzean erakusketak eta proiektuak osatuko dituztenak, arte ederren munduan egiten ari den ibilbidearen barne.  
www.itziarnazabal.com/
 

Mikel Okiñena

Artistak Ibilbide luzea egin du bere tokia izateko hain zaila den alor honetan, eskulturaren alorrean hain zuzen.  Nafarroako Arte eta Lanbideen Eskolan egin zituen bere lehen ikasketak.  Ondoren, Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon, handik Iruñera joan-etorrietan ibiltzen zen bitartean, azken honetan ikastaroak eta tailerrak ematen baitzituen.  Ikasketak amaitutakoan, berak eta bere emazteak beren aurrezkiak inbertitu zituzten arriskutsu samarra baina beren bizitzako ametsa zen proiektu batean:   Gero Arte.  Eskola-tailerra da, non eskultura eta modelatu klaseak ematen dituzten, haur nahiz helduentzat, euskaraz zein gaztelaniaz. 
 
 

JOSU BARANDIARÁN

Altsasun jaio nintzen, baina haurra nintzela nire familia Irunera joan zen bizitzera. 
Aspalditik argazkigintza asko interesatzen zait.  Neurri handi batean autodidakta naiz, eta gehien interesatzen zaizkidan argazkiak paisaia eta naturarenak dira.   Formatu panoramikoak bereziki erakarri nau, eta horrek, ondoren, 360º-ko argazkiak egitera bultzatu nau;  horietako asko www. 360cities.com web-orrian ikus daitezke, bai eta Google Earth-en ere. 
Lehendabiziko argazkilaritza ikastaroa Londresen egin nuen, 1978. urtean. 
Ondoren, 2005-2006 ikasturtean, “Fundamentos de la fotografia e imagen digital" egin nuen, Kataluniako Unibertsitate Irekian. 
Joan zen urtean naturaren argazkiak biltzen zituen lana egin nuen, Gema Arrugaetarekin. 
Bi erakusketatan parte hartu dut: 
- 2008an Hondarribiko Paradorean. 
- 2014ko maiatzean, Hondarribiko Modoti Tailerra galerian (taldekako erakusketa zen). 
 
JOSU BARANDIARANen argazkietan, erakusketa honetan ikus daitezkeenak, hainbat fotogramen jasotze eta gainjartzearen bidez, denboraldi luzeago bat islatzen saiatu da, zerikusi handiagoa duena denboraren joanarekin edo mugimenduarekin zerbait estatikoarekin baino.  Jokoa da, denboraren joana fotograma bakarrean harrapatzen duena. 
 

 

CARLOS RIVERA

(Santa Fe, Argentina, 1951). 1996tik Madrilen, Segovian, Altsasun eta Bilbon bizi da.  1981etik hona hainbat erakusketa egin ditu, banakakoak nahiz taldekakoak, Amerika, Europa eta Marokoko arte-zentroetan, galerietan eta kultur zentroetan.  Berak bakarrik egindako erakusketetatik aipagarriak dira honako toki hauetan egindakoak: Madrilgo Multiespacio (2006); Avilako Caja Duero (2007); Madrilgo Matader kultur zentroa ("En busca del Pasto"taldearekin parte-hartze artistikoa) (2007); Madrilgo Udaleko La Paloma Aretoa (2008); Marrakekcheko Theatre Royal (Maroko) eta Avilako Diputazioko Claustro del Torreón (2010); Tangerreko El Minzah hotela (Maroko) eta Oportoko Fundaçao Dr. Luis de Araújo (Portugal) (2011); Madrilgo Orfila galeria (2013).
 

 

Maite de Miguel

 
Prestakuntza akademikoa: 
Iruñeko Arte eta Lanbideen Eskolan ikasi nuen.  Lantegiko maistra naiz, zeramika espezialitatean. 
Prestakuntza osagarria: 
Honako ikastaroak egin ditut: 
Eskulanak eta panpingintza.
 Su-esmalteak. 
 Diseinu grafikoa. 
 Ordenagailuz lagundutako diseinua.
Lanbide esperientzia: 
Zeramika ikastaroak eman ditut adin guztietako taldeentzat, hala nola, adinduak, gazteak eta helduak.  Bai eta pintura eta eskulan klaseak ere.  Jarduketa artistikoa:  Taldekako hainbat erakusketatan parte hartu dut, Iruñean eta Altsasun.  
 

Elena Vera

 
2008-2009 
Web orrialdeen diseinu eta programazioko masterra. Diseinu eta teknologia berrien eskola praktikoa, Area. Donostia.  
2005-2008 
Publizitatearen diseinu grafikoa. Arte eta goi mailako Diseinu Eskola. 
 Gasteiz  
1998-1999 
Merkataritza eta Marketingeko teknikaria. Lanbide Heziketako Mikel Donea institutua, Altsasu (Nafarroa).  
1995-1998 
Administrari laguntzailea Lanbide Heziketako Mikel Donea institutua, Altsasu (Nafarroa) 
 
Ikasketez gain,  ikasten jarraitzen dut etengabean.  Nire ezagutzak era autodidaktan handitzen ditut. 

Maider Percaz

 
Nire ibilbide artistikoa Iruñeko Arte Eskolan hasi nuen, bertan eskulturako goi mailako modulua egin bainuen.  Bertan material eta teknika ugariz lan egin nuen, hala nola, egurra, lohia, modelatua, forja, harria… Ondoren, Arte Ederrak egin nituen, Leioako EHUn.  Ondoren, eskultura neurri batean alde batera utzi nuen, eta ezagutzen ez nituen teknikak aztertzen hasi nintzen.  Garai hartan, Arte Grafikoak landu nituen batez ere, hala nola, grabatua, xilografia, serigrafia, litografia...; beraz, ditudan obretatik asko eta asko teknika horiekin eginda daude.  Halaber, zeramika landu nuen, diseinuarekin eta eskulturarekin duen loturaren ikuspuntutik.  Ilustrazioaren munduan sartu nintzen, eta harrezkero ilustrazio asko egin ditut, denak ipuinentzat, kontakizunentzat eta irudientzat eginak.   Karrera amaitu ondoren, eta lan munduaren egoera ikusita, mundu digitala, diseinua, multimedia eta web-orrien mundua lantzea erabaki nuen, lanen bat lortzeko xedez.  Une honetan horretan ari naiz, teknologia berrietan murgilduta eta lan asko eginez.  Konturatuta nago alde batera utzi ditudala eskuz egindako lanak, denbora asko eskatzen baitidate; hala ere, sekula ez ditut alde batera erabat uzten, eta une honetan digitala eskuz egindakoarekin tartekatzen dut, eta buruan ditut hainbat proiektu, aurrerago egingo ditudalakoan.   Gaur egun, multimedia-liburu digitalen editorial batean ari naiz lanean. 
 

joseba salegi

 
IBILBIDEA
Automobilaren maisutza-ikasketak egin zituen Gasteizen, eta garai hartan bertan, zinemak erakarrita, hainbat lan egin zituen Super 8mm formatuan.  Horrela, 1976an, “Altsasu, folklorea eta tradizioa” dokumental amateurra egin zuen, Nafarroako Aurrezki Kutxak lagundu zuena.  Ondoren, esperientzia horrek animatuta, Madrilera joan zen zinea ikastera, eta han lizentziatu zen Unibertsitate Konplutentseko Informazio Zientzien Fakultateko Irudia adarrean.  Zuzendaritza nahiz ekoizpeneko laguntzaile gisa lan egin du metraje luzeko hainbat filmatan, bai eta zuzendari eta gidoilari gisa ere.  Horretaz gain, irakasle aritu da Urnietako Sarobe Zine Eskolan. 
FILMOGRAFIA
2012 La conspiración (zuzendari laguntzailea) 
2011 Arriya / La Piedra (zuzendari laguntzailea) 
2010 Naufragio (zuzendari laguntzailea) 
2010 Zigortzaileak (zuzendari laguntzailea) 
2009 Castillos de cartón (zuzendari laguntzailea) 
2009 Zorion perfektua (zuzendari laguntzailea) 
2006 La buena voz (zuzendari laguntzailea) 
2005 A golpes (zuzendari laguntzailea) 
2004 El coche de pedales (zuzendari laguntzailea) 
2003 Mundo fantástico (errepartoa) 
2003 Ilegal (zuzendari laguntzailea) 
2001 Los pasos perdidos (zuzendari laguntzailea) 
1999 Ione sube al cielo (Zuzendaritza/Gidoia) 
1998 Golpe de estadio (zuzendari laguntzailea) 
1996 Lejos de África (zuzendari laguntzailea) 
1996 Todo está oscuro (zuzendari laguntzailea) 
1996 Fotos (zuzendari laguntzailea) 
1992 Como tú quieras (Zuzendaritza /gidoia) 
1992 Madregilda (zuzendari laguntzailea) 
1991 Una buena transacción (zuzendari laguntzailea) 
1991 Train time (zuzendari laguntzailea) 
1991 Rioja Universal (Zuzendaritza) 
1990 Loraldia (zuzendari laguntzailea / errepartoa) 
1990 Sor María del Corazón de Jesús: una vida para Dios y para el hombre (Zuzendaritza) 
1990 El invierno en Lisboa (zuzendari laguntzailea) 
1990 Santa Cruz, el cura guerrillero (zuzendari laguntzailea) 
1990 El anónimo...¡Vaya papelón! (zuzendari laguntzailea) 
1989 Ke arteko egunak (zuzendari laguntzailea) 
1989 Sigan felices (zuzendari laguntzailea) 
1989 El mar es azul (zuzendari laguntzailea) 
1989 El hombre de las palomitas (zuzendari laguntzailea) 
1989 Ander eta Yul (zuzendari laguntzailea) 
1988 Miss Caribe (zuzendari laguntzailea) 
1987 Lauaxeta, a los cuatro vientos (zuzendari laguntzailea) 
1986 La mitad del cielo (zuzendaritza laguntzailea) 
1986 El viaje a ninguna parte (Script) 
1985 Luces de bohemia (ekoizpen laguntzailea) 
1985 Arthonic (Zuzendaritza/Gidoia) 
1984 Los santos inocentes (Ekoizpen laguntzailea) 
1984 Epilogo (Ekoizpen laguntzailea) 
1983 Akelarre (Ekoizpen laguntzailea) 
1983 La conquista de Albania (errejidorea) 
1982 Euskadi hors d´etat (ekoizpen laguntzailea) 
1981 La fuga de Segovia (ekoizpen laguntzailea) 
 

angel agirre

 
Sakanako artista, Goi mailako Gradua barne-diseinuan, Iruñeko Arte Eskola. 
 
Erakusketak: 
1981 Taldekako pintura erakusketa,  “Ikusmin taldea", Olatzagutia. 
1987 Taldekako eskultura erakusketa, Iruñeko Arte Aplikatu eta Lanbideen Eskola. 
1991 Pintura, Lurrun Makina taberna, Altsasu. 
1993 Pintura, Atxeki Garraio Bulegoa, Altsasu. 
1995 Pintura eta eskultura, Igoa saltokia, Olatzagutia.
2005 Eskultura, AMMBA (Arte Ederren Museoaren Lagunak), Gasteiz. 
         Pintura eta eskultura, Salon de Habitar, Baiona. 
2006 Eskultura, Casino Bellevue, Biarritz. 
         Pintura eta eskulturako erakusketa kolektiboa, Udalaren Erakusketa Gela, Donibane Lohitzune
         Eskultura, Casino Bellevue, Biarritz. 
         Pintura, Valerie Verniere galeria, Biarritz. 
2007 Pintura, Marañon kafetegia, Gasteiz. 
         Pintura eta eskultura erakusketa kolektiboa, Kilometro Arte, Gasteiz. 
         Eskultura, Casino Bellevue, Biarritz. 
 

manolita thunders

 
Diziplina anitzeko artista. 
Plastikaren munduarekin dudan harremana Madrilen hasi zen, 80ko hamarkadaren bukaeran. Ikastaro bat egin ondoren, lagun batzuk elkartu ginen eta Nada que ver izeneko taldea sortu genuen. Taldeak marrazki bizidunetako film labur batzuk egin zituen.  Zerbaitetik bizi behar genuenez, telebistarako marrazki-serieak egiten hasi ginen.  90eko hamarkadan Altsasura itzuli eta Josemarirekin batera (Morkots) Koxkorron animazio-taldea sortu genuen. 
Ondoren, ikasketen garaia iritsi zen: Arte Ederrak egin nituen Bilbon (2000tik aurrera). 
Eta ibilbide horretan zehar haur, gazte eta irakasleei klaseak eman dizkiet (animazioa, pintura, antzerkia edo eskulanak).  Era berean, muralak, kartelak, aldizkariak… egin ditut, bai eta erakusketak ere, taldean eta pare bat neuk bakarrik. 
Eta hemen naukazue, jo ta fuego. 
 

Novedades

This section is empty.

Tags

The list of tags is empty.